2016/03/18

ZUHAITZ EGUNA

Gaur, martxoak 18, zuhaitz eguna izan dugu. Urtero-urtero egiten dugun ekintza bat da eta eguraldia lagun izanik goiz polita pasatu dugu. Haur hezkuntzako 2, 3 eta 4 urtekoak eskola inguruan ibili dira zuhaitzak landatzen eta gainontzeko guztiok herriko baso bitan Otxandio inguruan.
Zein polito azalpenak entzuten!!!!
Aitzurrak txikiak baina ahaleginaaaaa!!!!

2016/03/16

PAREKOTASUNAREN BILA - MARTXOAK 8

Martxoaren 8an, eskolan Emakumeen Nazioarteko eguna ospatu dogu. Ospakizun horretan hainbat kontzeptu landu ditugu. Aurten, gurasooi etxean zertan laguntzeko gai garen landu nahi izan dugu. Lanketa hori eskolan hasi da baina etxeetan jarraipen bat izan behar du.
Eskola guztiak “hamabost egunetako erronka” aurrera eramango dugu. Horrek honako hau  esan nahi du, hamabost egunetan zehar gure seme/alabek etxeko lan bat egiten ikasten ibiliko dira eta hamabosgarren egunean, gai izan behar dira ekintza hori eurek bakarrik egiteko. Egun horretan, bakarrik egiteko gai diren egun horretan, umeari argazkiak aterako zaizkie (lana bera egiten ari diren momentuan) gero gelan gelakideen aurrean ahozko azalpena eman dezaten.
Honako hauek dira gelaz- gela adostutako erronka ezberdinak:
-HH3:Erropa zikina otzarara bota
-HH4: Etxean birziklatu eta kalean ontzi egokira eramatea zaborra
-HH5: Zapatak garbitu
-LH1: Mahaia jarri eta batu
-LH2: Erratza pasatu
-LH3: Oheak egin
-LH4: Erratza pasatzea
-LH5: Harrikoa egin
-LH6: Komuna garbitu.

PAREKOTASUNAREN BILA DENOK DUGU ZER ESAN ETA ZER EGIN!!!