2014/06/04

SENDABELARREN MUNDUA GERTUAGO

Mota guztietako azalpenak...


Kultura astearen barruan sendabelarren mundua ezagutzeko aukera izan genuen. Belarrak ezagutzeaz gain, ukendu eta xarabea ere egin ziren. Eskolatik, eskerrik asko zuen jakituria guregana ekartzeagatik.
Aitziber azalpenak ematen



2014/06/02

ORIENTING OTXANDION



Maiatzaren 28an Otxandion egin zen Orienting-ean ateratako argazkiak. Oso ondo pasatu zuten gure ikasleek nahiz eta eguraldia goiz partean zertxobait desatsegina izan.

KULTURA-ASTEAREN BARRUAN KONTZERTU DIDAKTIKOA

Maiatzaren 26an Arratiako musika taldekoek kontzertu didaktiko ederra eskaini ziguten eskolan bertan. Oso ekintza polita eta interesgarria.