2014/11/27

BERDINEN ARTEKO LAGUNTZA LIBURUTEGIAN

Aurten beste urte batez herriko liburutegira joaten  hasi gara. Oraingo honetan seigarren mailakoak izan dira txikiei liburutegiko funtsionamendua erakusten ibili direnak.
TXIKIAK ADI-ADI

UMEEN ESKUBIDEEN EGUNA azaroaren 20a




Azaroaren 20an umeen eskubide eguna zela eta TXOKO MOREA martxan  jarri genuen eskolan. Bertan hezkidetza  inguruko berri ezberdinak txertatzen joango gara.
Egun horretan ekintza ezberdinak egin ziren eta umeek eman zituzten azalpenak.

2014/10/20

BESTE URTE BATEZ GAZTAINA EGUNA OSPATU DOGU DIMAKO ESKOLAKOOK

GAZTAIANA EGUNA ospatzen ibili ginen pasa den ostegunean. Eguraldia lagun, primerako eguna pasatzeko aukera izan genuen.


Azalpenak entzuten




2014/10/06

HABITAT EGUNA 2014-10-06

Gaur habitat eguna dugu eta zuek etxetik bialdutako fruta jaso berri dugu eskolan. Beste batez ere eskertzekoa da zuek egindako ahalegintxoa. Eskerrik asko guztioi.

2014/09/19

MUGIKORTASUN ASTEAREN BARRUAN BIZIKLETA EGUNA


Gaur bizikleta eguna ospatu dugu Dimako eskolan. Eskola guztiak parte hartu izan dugu ekintza ezberdinetan, hots, ginkanan, ibilbideetan (Artabekoan edo poligonorainokoan) eta hormairudiak egiten besteak beste.









Eskerrak eman gure bide lagun, bai errepidean, bai eskolan (Ginkana egiten) izan ditugun guzti-guztiei.

2014/06/04

SENDABELARREN MUNDUA GERTUAGO

Mota guztietako azalpenak...


Kultura astearen barruan sendabelarren mundua ezagutzeko aukera izan genuen. Belarrak ezagutzeaz gain, ukendu eta xarabea ere egin ziren. Eskolatik, eskerrik asko zuen jakituria guregana ekartzeagatik.
Aitziber azalpenak ematen



2014/06/02

ORIENTING OTXANDION



Maiatzaren 28an Otxandion egin zen Orienting-ean ateratako argazkiak. Oso ondo pasatu zuten gure ikasleek nahiz eta eguraldia goiz partean zertxobait desatsegina izan.

KULTURA-ASTEAREN BARRUAN KONTZERTU DIDAKTIKOA

Maiatzaren 26an Arratiako musika taldekoek kontzertu didaktiko ederra eskaini ziguten eskolan bertan. Oso ekintza polita eta interesgarria.

2014/04/11

PELLO AÑORGA ETORRI ZAIGU ESKOLARA

Apirilaren 9an, Pello Añorga idazlea etorri zitzaigun eskolara. Kontu kontari etorri zen, irribartsu. 4., 5. eta 6.mailakook bere ipuinak entzuteko aukera izan genuen, besteak beste: Gerlari handia, zapatagorri, Lola hondartzan...Barre algarak egin genituen baita abestu, dantzatu...ere. Denetarik egin genuen.


                                                 4. mailakoak

2014/04/10

badu, bada ERAKUSKETA


 

Bilbon, maiatzaren 4ra arte, badu, bada erakusketa egongo da. "Euskara mundu eleanitzean" inguruko erakusketa da. Doakoa da eta agian opor hauetarako plan on bat izan daiteke seme-alabakaz bertara joateko.
 http://www.badubada.com/eu/