2011-2012 ikasturte barria martxan dogu dagoeneko.Jakin dakigu eskola komunitateko partaide guztion zeregina eta elkarlana zein garrantzitsua eta determinantea dan ikasleen garapen integralari begira, hezkuntza helburuen lorpenari zein jarrera eta balioen eskuratzeari begira.
Aurretik joatzue eskolaren funtzionamendu egokirako ahaleginak eta bi egiten saiatuko garela, baita be zuon guztion iritzi eta iradokizunak kontuan hartuko doguzala, ziur baikagoz heziketa proiektu horretan indarrak batzeak, fruituak ez ezik,harreman eta elkarlanerako esparru barriak zabaltzen dabezala.
Ez goaz ukatzera, ikasturtean zehar era askotako eragozpen edo arazoak sortuko jakuzanik, baina horrei irteera eta soluzioa emoteak eragiten duen poz eta sentsazio baikorraren bila abiatu gura dogu.
Eta agurrari kolorea emoteko, hemen Gabriel Celaya-ren olerki bat…
“Heztea eta txalupa bati motorra jartzea bat da
Neurtu, pisatu, orekatu egin behar da…
Eta alde guztiak abian jarri.
Baina horretarako
Norberak bere baitan izan behar ditu
Marinel sen pitin bat…
Pirata sen pitin bat…
Poeta sen pitin bat…
Baita kilo eta erdi pazientzia
Metatua ere.
Baina lasaigarria da amestea
Beharra egiteko unean,
Txalupa hura, ume hura
Urez urrutira joango dela.
Amets egin nola txalupa horrek
Gure hitzen karga eramango duen
Urrutiko itsas portuetara, urrutiko irleetarantz.
Amets egitea,
Egunen batean
Gure txalupa
Loak hartzen duenean,
Gure banderak segiko duela
Txalupa berrietan mastan zutik”