2010/12/22

Zorionak eta urte berri on!

Olentzero bidean dator...ez dozue ikusten...menditik behera bere asto ta guzti!! zer ekarriko deusku??

Ba...nik..pentsatu dot denbora libre asko izango dodanlez opor hauetan...irakurtzea gustatuko jatala?? eta Olentzerori liburu batzuk eskatuko deutsedazala..

Bai, ideia ona da, ZORIONAK! dakizunlez irakurtzeak arima elikatzen laguntzen dau... eta horretarako nire etxean aurkitu dodan zerrenda bat pasatuko deutsut, bertan liburu mota ezberdinak, hizkuntza ezberdinetak, adin askotakoak...dekozuz...  Arrasateko Udal liburutegiak egindakoak. Ea lagungarriak egiten jatzuezan!

                                                                        Hartu eta gozatu!!

                                                                       Urte barri on 2011

2010/12/17

Euskeraren astea

Euskararen egunaren inguruan hainbat ekintza burutu ditugu ikastetxean eta ikastetxetik kanpo: merkatu txikia,euskal kantak, euskal dantzak, baserrien izenak...landu ditugu.
Aurten oso arrakastatsua izan den ekintza bat burutu dugu ere, hain zuzen ere, ikasleek beraien argazki bat ekarri zuten bere baserriaren argazkiarekin eta izenarekin batera. Ideia zen, lehengo ohitura zaharra berreskuratzea eta pertsona bakoitzari bere baserriaren izenetik deitzea, adibidez: Ainara Bastarratxekoa, Nile Urrikoastuiekoa… eta gero Dimako mapa batean kokatu genituen.