2010/12/22

Zorionak eta urte berri on!

Olentzero bidean dator...ez dozue ikusten...menditik behera bere asto ta guzti!! zer ekarriko deusku??

Ba...nik..pentsatu dot denbora libre asko izango dodanlez opor hauetan...irakurtzea gustatuko jatala?? eta Olentzerori liburu batzuk eskatuko deutsedazala..

Bai, ideia ona da, ZORIONAK! dakizunlez irakurtzeak arima elikatzen laguntzen dau... eta horretarako nire etxean aurkitu dodan zerrenda bat pasatuko deutsut, bertan liburu mota ezberdinak, hizkuntza ezberdinetak, adin askotakoak...dekozuz...  Arrasateko Udal liburutegiak egindakoak. Ea lagungarriak egiten jatzuezan!

                                                                        Hartu eta gozatu!!

                                                                       Urte barri on 2011

2010/12/17

Euskeraren astea

Euskararen egunaren inguruan hainbat ekintza burutu ditugu ikastetxean eta ikastetxetik kanpo: merkatu txikia,euskal kantak, euskal dantzak, baserrien izenak...landu ditugu.
Aurten oso arrakastatsua izan den ekintza bat burutu dugu ere, hain zuzen ere, ikasleek beraien argazki bat ekarri zuten bere baserriaren argazkiarekin eta izenarekin batera. Ideia zen, lehengo ohitura zaharra berreskuratzea eta pertsona bakoitzari bere baserriaren izenetik deitzea, adibidez: Ainara Bastarratxekoa, Nile Urrikoastuiekoa… eta gero Dimako mapa batean kokatu genituen.





2010/11/11

KOTXERIK GABEKO EGUNA

Irailaren 22an kotxerik gabeko eguna ospatu genuen eta bizikletaz herritik ibilbide bat egin genuen, Haur Hezkuntzakoek berriz, eskolan gai honen inguruan panel batzuk egin zituzten.

Ibilbidea,Ugarana-Ibarra-Santiago-Ugarana-Telleri-tik izan zen....laburtxua izan zenez ez ginen askorik nekatu!!!!

Udaletxeko langileak eta Arratiako txirrindulari elkartearen laguntza izan genuen.

Eskerrik asko guztioi!!!

2010-2011 IKASTURTEAREN HASIERA

2010-2011 ikasturte honetan ESKOLAKO BLOGA martxan ipiniko dugu. Honen bidez, eskolako informazioa jaso ahal izango duzue, guztien arteko hartu-emona hobetuz.

Bi hilabete pasatu dira kurtsoa hasi denetik, baina indartsu eta gogotsu hasi dugu ikasturtea.

Ikus dezakezuenez "obretan" gaude eta gauza guztiak ez dute beti ondo funtzionatuko. Pausuz-pausu hobetzen eta osatzen joango gara